Zalantzak argitzen dizkizugu
Hona hemen maizen agertzen diren zalantzetako batzuk:
-
Euskadiko Kutxako Visa txartela erabili behar dut lineako erosketetarako?
Gomendagarria da, bai. Bonudun deskontu gehienetan, ordainketa Euskadiko Kutxako txartelez egiten dutenentzat bakarrik direla dago adierazita. Lineako nahiz telefono bidezko erosketetan, zure txartelaren zenbaki osoa eskatuko dizu saltokiak. Gogoan izan: lineako erosketetarako, Erosketa Elektroniko Segurua kontrata dezakezu, CL Neten edo edozein sukurtsaletan.
Mugikorreko alerten zerbitzuan ere eman dezakezu alta. Bertatik, SMS bat jasoko duzu, zure txartelak 300 €-tik gorako erosketa egiten duen bakoitzean.
-
Zer baldintza bete behar dut Bezero Klubeko abantailak lortu ahal izateko?
Besterik gabe nomina edo pentsioa Euskadiko Kutxan helbideratuta izatea.
-
Zergatik eman behar dut nortasun-agiriaren zenbakia zerbitzuan sartzeko?
Bezeroak egoki identifikatzeko eskatzen da, dagokionak bakarrik izan dezan zerbitzuaren abantailez gozatzeko aukera.