Marka anitzeko espazioen kontzeptu berri horrek 11 urte daramatza, kirolaren eta gazteentzako modaren alorreko aukera zaindu eta zabala eskaintzen.
Le Coq Sportif, John Smith, Only, DKNY, Guru, Tommy Hilfiger, Pepe Jeans, Jack&Jones, Nike, Adidas... Berdin dio zer kirol egiten duzun eta zer une bizi duzun, Polinesia da zure lekua. Zatoz gizonezkoentzako nahiz emakumezkoentzako modan aitzindari den espazio honetara eta aurkitu oinetakoetan, arropetan eta jantzi-osagarrietan bila ari zarena. Eta, gainera, zeuretzat bereziki finkatutako prezioan.