Lege-oharra
Euskadiko Kutxaren web-orrialdeak ezin du bisitariaren nortasunari buruz ezer jakin, baldin eta webeko orrialdeetan dauden datu-orrietako bat bete eta igortzen ez badu, Kutxak eskaerari erantzun diezaion.
Datu-orri horietan eskatzen diren datuak oinarrizkoak dira, eta, beraz, premiazkoak, Kutxak bisitariari erantzun diezaion. Bisitaria, hortaz, ados egongo da bere datu pertsonalak Kutxak Arrasaten ?Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, zk.g.? duen Datuak Prozesatzeko Zentroko fitxategi automatizatuan erregistratzearekin. Gainera, eskubidea izango du datu horiek erabili, zuzendu nahiz ezabatzeko eta, nahi izanez gero, horiei kontra egiteko.
Aurreko puntuan jasotakoak ez du balio Caja Laboral Net zerbitzuarentzat (banku elektronikoarentzat). Izan ere, zerbitzu horretan sartzeko baldintzak eta datu pertsonalen tratamendua zehazten dituen kontratua sinatu behar da aurretik, Kutxaren edozein sukurtsaletan.
Orrialde hauetako datuek informatzea dute helburu bakar, eta gerta liteke kontsulta egitean eguneratuta ez egotea.
Euskadiko Kutxak eskubidea izango du edozein unetan informazioa eguneratzeko, edukia aldatzeko nahiz sarrera mugatu edo galarazteko.
Euskadiko Kutxak ez du izango informazio hau gaizki erabiltzearen edo interpretatzearen erantzukizunik. Halaber, ez da Entitateak eman ez duen informazioaren erantzule izango, nahiz eta orrialde honetan agertzen diren esteken bidez lortua izan.